Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gracq, Julien

(Jaiotza izena, Louis Poirier). Frantses idazlea (Saint Florent le Vieil, 1910 - Angers, 2007). Surrealismoaren kutsua dute bere obrek, eleberriek bereziki: Au château d’Argol (1938, Argolgo gazteluan), Un beau ténébreux (1945, Eder beldurgarri bat), Le rivage des syrtes (1951, Hondarrezko urertza; Goncourt saria eman zioten eleberri honengatik, Gracqek jaso ez bazuen ere), Un balcon en forêt (1958, Balkoia oihanean), La presqu’île (1970, Penintsula). Saiakera lanik ere argitaratu zuen: André Breton (1948), La littérature à l’estomac (1950, Literatura urdailean), Autour des Sept Colines (1988, Zazpi Muinoen inguruan).