Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gracián y Morales, Baltasar

Espainiar idazlea (Aragoiko Belmonte, 1601 - Tarazona, 1658). Jesusen Lagundikoa zen. Nahiko zailtasun izan zituen, Lagundiaren barruan, gaur arteko eragina izan duten bere obrak argitaratzeko; hori zela eta, Lorenzo Gracián ezizenez izenpetzen zituen bere lanak. Idazmolde kontzeptista zuen bere lanetan, trinkoa oso eta helburu didaktiko moralarekin. El Héroe (1630, Heroia) buruzagi idealari buruzko lana da. El oráculo manual y arte de prudencia (1647) esapide moralez eta aforismoz osaturiko bilduma da. El Criticón (1651) da Gracián-en obrarik ezagunena eta garrantzizkoena, ezkorra eta barrokoa, antzinako bizimodu idilikoa eta zibilizazioaren gaiztakeria kontrajartzen dituena, eleberri alegorikoaren moldean. Gracián-en lanen eragina Espainian gabe, Europan izan du indarra, batez ere, XVIII. mendeko idazleengan.