Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gopalakrishnan, Adoor

Indiar zinema zuzendaria (Kerala, 1941). Indiako Zinema eta Telebista Institutuan graduatu zen 1965ean, Punen, eta eskola hartako zuzendari izan zen 1987. urtetik 1989ra. Chitralekha Film Cooperative enpresa, Indiako zinemagintzako lehenengoa, sortu zuen. Ikasketak egin zituen eskolako zuzendari izan zen 1987tik 1989ra, eta National Film Reiew Corporation enpresakoa 1980. urtetik 1983. urtera. Bere filmei dagokienez, drama psikologikoak dira batez ere ezagunak. Elippathayam (1981, Arratoientzako tranpa) eta Anantaram (1987, Bakarrizketa) dira bere film nagusiak, intentsitate dramatiko eta errealismo handikoak biak; Indiako gaur egungo gizartearen zenbait ezaugarri agertzen dira bertan, irudi sinbolikoen bitartez. Aipagarriak dira, orobat, Swayamvaram (1972, Norberaren nahia) eta Mukhamukham (1984, Aurrez aurre). Gopalakrishnanek Cinemayude Lokam (1983, Zinemaren mundua) liburua ere idatzi du, eta Indiako gobernuak ematen duen Padma Shri saria eskuratu zuen 1984. urtean.