Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Goodman, Benny

(Benjamin David Goodman benetako izenez). Estatu Batuetako jazzeko klarinete-jotzailea, zuria (Chicago, 1909 - New York, 1986). Musika talde handi bat eratu zuen 1934an; ospe handia lortu zuen; “Swing-aren errege” esaten zioten, eta irrati, film eta disketarako musika egin zuen. Talde txikien gidari ere izan zen, eta Teddy Wilson (pianoa), Gene Krupa (perkusioa), eta Lionel Hamptom-ekin (bibrafonoa) jardun zuen. Klarinete klasikoan ere maisu izan zen.