Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Goodyear, Charles

Estatu Batuetako asmalaria (New Haven, 1800 - New York, 1860). Kautxua sufre beroaren bidez bulkanizatzeko modua asmatu zuen, eta patentea berak lortu bazuen ere ez zion aberastasun handirik ekarri; beste batzuk baliatu ziren bere asmakizunaz. Gum-elastic and its varieties (Goma elastikoa eta bere aldaerak) lana idatzi zuen.