Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gondwana

Ustezko kontinente baten izena. Kontinenteen lerrotzearen teoriaren arabera, Indiako Dekkan-go blokea eta Hegoafrikakoa bat izan ziren paleozoiko aroan, baina ondoren honetatik banatu eta Asiako blokeari itsatsi zitzaion. Hortik bide dator Himalaiako mendi katea.