Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Goldberg, Szymon

Poloniar kontrabaxu-jotzailea (Wloclawek, 1909 - Toyama, 1993). Dresden eta Berlingo orkestra filarmonikoetan jo zuen, naziak Alemaniako agintera heldu ziren arte. Mundu osoan jo zuen, Lili Kraus piano-jotzailea lagun zuela sarritan. Japoniako Orkestra Filarmoniko Berriaren zuzendari izan zen (1990).