Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Goicoechea, Vicente

Arabar musikagilea (Aramaio, 1854 - Valladolid, 1916). Gorritirekin ikasi zuen musika; gero zuzenbide ikasketak egin eta apaiz egin zen. 1890. urtetik aurrera eta hil zen arte kapera maisu izan zen Valladolideko katedralean. Haren musikak kantu gregorianoan eta Errenazimentuko polifonian du oinarri, baina eragin erromantikoa nabarmena da, halaber. 1907an Erlijio Musikako Nazio Biltzarra antolatu zuen Valladoliden. Eragin handia izan zuen gerora Espainian egin zen erlijio musikan, eta, bereziki, Nemesio Otañok hartu zuen bidean. Haren obra gailena Misererea da. Obra ugari egin zituen: mezak, moteteak, requiema, etab.