Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Goicoa Barcaiztegui, Jose

Gipuzkoar arkitektoa (Donostia, 1844 - Donostia, 1911). Madrilen egin zituen arkitektura ikasketak. Donostiako hiriko arkitekto nagusiaren laguntzaile izendatu zuten 1870ean eta 1897an berriro eskuratu zuen kargu hura. Liberala zen eta Donostiako defentsarako obrez arduratu zen Bigarren Karlistadan. Donostiako udal arkitektoa izan zen bitartean proiektu ugariren zuzendari izan zen, Gros eta Amarako zabaldegiak tarteko. Obra nagusiak: Aldundiaren jauregia eta Gipuzkoako Plazako lorategiak, Kontxako ibilbidea eta Antiguako tunela, Miramarreko jauregia, Polloeko hilerria, Usurbilgo udaletxea eta anitz eskola eta eliza.