Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Goicoechea Aizcorbe, José Mª

Nafar musikagilea. (Bera, 1924). Organo ikasketak egin zituen Donostiako Kontserbatorioan, eta Erroman kantu gregorianoan eskuratu zuen lizentzia. Sevillan musikaren teorian irakasle izateko titulua eskuratu zuen. Piano, organo eta harmonia ikasketak sakondu zituen, Lizarran, Iruñean, Bartzelonan eta Erroman. Niños Cantores de Navarraren sortzaile izan zen. 1991, 1992 eta 1993an, Tolosako Nazioarteko Abesbatzen lehiaketan, Haur Konposizio Koralaren Saria jaso zuen.