Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Godechot, Jacques

Frantses historialaria (Lorrena, 1907 - Saint-Lary-Soulan, 1989). 1789ko Iraultza izan zuen ikergai bizitza osoan, eta hari buruzko obra ugari idatzi zuen: Annales historiques de la Révolution française (Frantziar Iraultzaren historia), Les institutions de la France sous la révolution et l’Empire (1952, Frantziako erakundeak Iraultza eta Inperio garaietan), Histoire de la société française (Frantziar gizartearen historia), La grande nation (1956, Nazio handia), La contre-révolution (Kontra-iraultza), Histoire de l’Atlantique (Atlantikoaren historia), Histoire générale de la presse française (Frantziako prentsaren historia orokorra).