Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Glarus

(Fr. Glaris). Suitzako ekialdeko izen bereko katoiko hiriburua. Hiriburuak 6.189 biztanle ditu. 1861ean sute batek ia osorik suntsitu zuen hiria. Arte museoan (Kunsthaus) XIX. eta XX. mendeetako margolarien bilduma handi bat da. v Kantoiak 684 km2 ditu eta 36.400 biztanle (1986). Gehienak hizkuntzaz alemaniarrak dira, eta protestanteak katolikoak baino gehiago dira. Eskualde osoa Alpe mendietan dago; Todi (3.622) da mendi gorena. Linth ibaia eta haren adarrak igarotzen dira Glarustik. Basoek eta larreek nekazaritzak baino garrantzi handiagoa dute. Ehungintza eta gaztagintza dira industria jarduera nagusiak. v 1352an sartu zen Glarus Konfederazio Helbetziarrean. Zwingli erreformazalea bertako apaiz izan zen 1506tik 1516ra bitartean, eta Glarisen protestantismoa nagusitu zen. Zwingliren aldekoak 1564an egotzi zituzten katolikoek, baina hala ere ez ziren bukatu protestanteen eta katolikoen arteko lehiak administrazioan. 1836ko konstituzioak konpondu zuen auzia.