Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gironda

Frantziako hegoaldeko departamendua, Akitaniako eskualdean. 10.000 km2. Mendebala eta hego-mendebala lauak dira, Landetako pinuz estaliak gehienbat. Itsasertza zuzena eta dunaz betea da. Iparraldean kareharrizko ordokiak daude, Dordoinako eta Garonneko haranek banatuak, eta Bordeleko mahasti eskualdea. Girondak 63 kantoi eta 543 udalerri ditu. 1.127.546 biztanle. Hiriburua: Bordele.