Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Girón de Velasco, José Antonio

Espainiar politikaria (Herrera del Pisuerga, 1911 - Fuengirola, 1995). Valladolideko eta Salamancako unibertsitateetan egin zituen ikasketak, eta 1932. urtean eskuratu zuen zuzenbideko titulua. Urtebete lehenago hasi zen politikan lanean, Juntas Castellanas de Actuación Hispánica taldeko kide gisa. 1932an Juntas de Ofensiva Nacional-Sindicalista (JONS) taldearen sorreran parte hartu zuen, eta behin JONSek Falange Esapañolarekin bat egin zuelarik, talde berriaren sorreran ere nabarmendu zen. Espainiako Gerra Zibilean Valladolideko milizia falangisten buru izan zen, eta beste zenbait karguz gainera, Lan ministroa izan zen Francoren agintaldian, 1941etik 1957ra. Ministro izan zen garaian politika populista egin zuen, eta garrantzi handiko legeak jarri zituen indarrean, adibidez Eritasun aseguruarena (1942); Familia betebeharren gehigarriarrena (1946); Laneko Medikuntza, Higiene eta Segurtasunaren Institutuaren sorrera bideratu zuena (1944); Ezintasunagatiko laguntza (1947); lanbide unibertsitateen sorreran ere parte hartu zuen. Gogor kritikatu zituen Espainian demokrazia politikoa ezartzeko egin ziren urratsak eta zalantzan jarri zuen 1978ko erreferendum konstituzionalaren zilegitasuna. Eskuin muturreko kideen buruzagi espirituala izan zen.