Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gironella, José María

Kataluniar eleberrigilea, espainieraz idazten duena (Darnius, Girona, 1917 - Arenys de Mar, Girona, 2003). Un hombre eleberriak (Gizon bat, Nadal saria, 1946) ezagutzera eman zuen. Espainiako Gerra Zibilari buruzko trilogia bat idatzi zuen: Los cipreses creen en Dios (1953, Nehostek Jainkoan sinesten dute), Un millón de muertos (1960, Milioi bat hil) eta Ha estallado la paz (1966, Lehertu da bakea). Frankismoaren garaian Espainian ospe handia izan zuen.