Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Giraud, André

Frantses politikaria (Bordele, 1925 - Levallors-Perre, 1997). Frantziako Petrolioaren Institutuan (Industria ministerioa) aritu zen urte askoan (1951-1964) eta segidan Erregaien zuzendaritzan (1964-1969). 1970etik 1978ra Energia Atomikoaren Batzordeko (CEA) administratzaile nagusi izan zen. Industria ministro izendatu zuten 1978an, eta Frantziako programa nuklearraren bultzatzaile izan zen. Irakaskuntzan jardun ondoren, 1986an itzuli zen politikagintzara (Defentsa ministeriora). Gaullista sutsua zen, eta Frantziaren independentzia (ekonomikoa, militarra, energetikoa) izan zuen beti jomuga.