Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Girard, René

Frantses saiakeragilea eta antropologoa (Avignon, 1932). Estatu Batuetan hartu zuen bizilekua, eta frantses literatura erakutsi zuen Baltimoreko Johns-Hopkins Unibertsitatean. Bere lanak literatura, filosofia eta giza zientziak batzen ditu, eta kulturaren teoria orokor bat sortzeko helburua du. La Violence et le Sacré (1972, Bortxakeria eta Sakratua) lanean René Girardek erakusten du gizarte guztiak berezko bortxakeria baten fruitu direla. Bortxakeria horri aurre egiteko, gizarteak bortxakeria handiagoa bilatzen du, errudun bat izendatzen du eta akabatzen: biktima horren sakrifizioa da haren ustez sakratuaren jatorria. Testamentu berriak ematen ditu René Girarden iritziz sakratuaren sorreraren eta kulturaren mekanismoa ezagutzeko aukera: Des choses cachées depuis la fondation du monde (1978, Mundua sortu zenetiko gauza ezkutatuak), le Bouc émissaire (1982). 1990ean Shakespeare, les feux de l'envie argitaratu zuen.