Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Giorgione. ;(Giorgio da Castelfranco

deitua) Italiar margolaria (Castelfranco, 1477 inguruan - Venezia, 1510). Oso datu zehatz gutxi ezagutzen dira Giorgioneri eta bere obrari buruz: Giovanni Bellinirekin ikasi zuela Venezian, eta haren hamabi bat pintura gordetzen direla. Hala ere bere eragina oso handia izan zen, Tizianorengan, batez ere. Oso gazterik hil zen, izurrite baten ondorioz. Giorgione izan zen itzaletan kolore nahastua erabiltzen lehen margolaria. Koadrorik ezagunenak: Ekaitza (Venezia), Hiru filosofoak (Viena), Lauraren erretratua (Viena) Pala de Castelfranco eta Fondaco dei Tedeschi-ko (Venezia) fresko zati bat.