Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Giordano, Luca

Italiar margolaria (Napoli, 1634 - Napoli, 1705). XVI. mendeko maisuen obren kopiak egiten nabarmendu zen, lanak trebetasun handiz eta oso bizkor egiten zituelako (Fa Presto goitizena jarri zioten). Riberaren eraginez, koadro ilunak eta trinkoak margotu zituen hasieran. 1650. urte inguruan Erromara joan zen, eta ondoren Florentzia eta Veneziara, eta estilo arinago eta argitsuago batera jo zuen; erlijio eta mitologiako lan ugari egin zituen, eta freskoak ere asko egin zituen (Medicitarren apoteosia, Florentzian). Espainiara joan zen Filipe II.ak eskaturik (1692), eta Escorial-en, Buen Retiron eta Toledoko katedralean apainketak egin zituen. Napolira itzuli eta Juditen historia margotu zuen (1702-1704).