Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gil, Gilberto

Brasildar abeslari eta musikagilea (Salvador, Bahia, 1942). Elis Reginak berak idatzitako melodia batzuk abestu zituen, baina 1966. urtean hasi zen Gilberto Gil ospea irabazten, Louvação bere lehen diskoa argitaratu zuenean. Dena dela, Caetano Veloso eta Tropicalia mugimenduko beste abeslari batzuekin lan egin izanak eraman zuen Brasilgo kantagintza abangoardistaren lehen mailara. 1975. urtean Refazenda disko bikaina argitaratu zuen, mistizismoa, ekologia eta orekaren bilaketa gaiak oinarri harturik, eta handik bi urtera, 1977an, Refavela argitaratu zuen, musika beltzaren kutsua nabarmentzen den diskoa. Handik zenbait urtera, 1990eko hamarraldian, bide berri bati ekin zion Gilek, Realce diskoarekin, zeinean erabili baitzituen erritmo berri harrigarriak eta hasi baitzen kultura eta musika anglosaxoiarekiko harremana agertzen. Gilberto Gil da gaurko brasildar abeslari eta musikagile handienetakoa.