Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Geiler von Kaysersberg, Johannes

Alemaniar sermolaria (Schaffhausen, Suitza, 1445 - Estrasburgo, 1510). Teologia eta filosofia ikasketak Friburgon eta Basilean egin zituen. Sermolari izan zen Estrasburgon, eta bere ohoretan katedraleko erdiko sailean harrizko pulpito bat eraiki zuten (Hans Hammer-ek bukatu zuen 1486an). Irudien eta parabolen bidez Ebanjelioa argitu zuen. Haren Hitzaldiak liburuak eragin nabarmena izan zuen alemaniar hizkuntzan.