Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Geijer, Erik Gustaf

Suediar olerkaria eta historialaria (Ränsater, 1783 - Stockholm, 1847). 1811. urtean “Liga Gotikoa” sortu zuen, eta Iduna aldizkarian argitaratu zituen bere poemarik ezagunenak: Manhem, Nekazaria, Vikingoa. Uppsalako unibertsitateko irakaslea izan zen (1817). Suediako historiako Urtekariak (1825) eta Suediako herriaren historia (1832-1836) argitaratu zituen.