Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gedda, Nicolai

Suediar opera abeslaria, tenorra (Stockholm, 1925). Kantari familia batean sortu zen. Kantu ikasketak Stockholm-eko Kontserbatorioan egin zituen, eta Stockholm-eko Errege Operan egin zuen debuta 1952an. Ondoren munduko antzoki nagusietan aritu zen: Parisko Opera, Milango Scala, Londresko Covent Garden, New Yorkeko Metropolitan. Eta horietan kantatu zituen Weber, Mozart, Gluck, Gounod, Bizet eta Berliozen lanak besteak beste. Artista eklektikoa da, dotoretasun handiko ahots tinbrearekin. Alemaniar eta frantses errepertorio lirikoarekin lotura handia izan du, baina aldi berean italiar operako (Verdi eta Bellini batez ere) eta errusiar operako (Moussorgski, Txaikovski, Shostakovitx) paper handiak egin ditu. Bestalde, hainbat disko grabatu ditu.