Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gebara leinua

Erdi Aroan Araban eta Gipuzkoan, Oñatin bereziki, nabarmendu zen familia noblea. XII. eta XIII. mendeetan, Gipuzkoako jaun izan ziren etxe horretako aitonen seme batzuk, Nafarroako erregeen zerbitzuko. XIV. mendean, Gaztelako koroarekiko loturak estutu zituzten Gebaratarrek eta handik aurrera Oñati, Gebara, Leintz eta beste leku askotako jaun izan ziren. Oñatiko konderria sortu zuten 1501. urtean. ik. Vélez de Guevara eta Ladrón de Guevara.