Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gazali, Abu Hamid. ;(Muhammad al- Algazel

deitua) Islamiar teologoa eta filosofoa (Tus, Khorasan, 1058 - Tus, Khorasan, 1111). Bagdaden irakasle eta erretore izan ondoren, erromes ibili zen hamar urtez (Palestina, Arabia). Berriro Nishapur-era itzuli zen irakastera, Tus-era sufi gisa bizitzera joan zen arte. Haren lan nagusia, Ihya ulum al-din (Erlijiozko jakintzen indarberritzea), ezinbestekoa da Islamaren jakintza eta sinesteak ezagutzeko. Filosofia eztabaidetan ere parte hartu zuen; Tahafut al-falasifa (Filosofiaren desegokitasuna, Ibn Ruds-ekin). Sufismoa ere landu zuen: Al-Jawahir al-ghawali (Perla preziatuak). Gazaliren irakatsiek eragin handia izan zuten Islamaren bilakaeran.