Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gaultier, Jean Paul

Frantses jostuna (Arcueil, Val-de-Marne, 1952). 1970ean, Pierre Cardin jostun handiari laguntzen hasi zen, eta Patourekin ere lan egin zuen geroago. 1971-1973 bitartean, Jacques Esterelen laguntzaile izan zen, eta 1974 eta 1975 urteetan, Pierre Cardin etxearen Estatu Batuetarako bildumen sortzaile, Manilan. 1976an, lehenengo bitxi elektronikoak asmatu zituen. Urte hartan estilista independente gisa, bere bilduma kaleratu zuen lehenengo aldiz jendaurrean, Découverte Jauregian. Hala ere, 1978 arte ez zuen gerora ezaugarrituko zuten osagaiez hornituriko bildumarik aurkeztu. Urte hartan bertan, Jean-Paul Gaultier S.A. sortu zuen. 1990ean, Madonna abeslari estatubatuarrak Europako jiran erabili zituen 150 jantziak diseinatu zituen.