Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

garuntxo

iz. Garunaren atzeko eta beheko zatia, giharren erantzunak koordinatzen dituena. v Zentzuek jasotako informazioa eta informazio horren arabera giharrek eman beharreko erantzuna koordinatzen ditu garuntxoak. Garuna bezala, bi hemisferioetan banatua dago; bi hemisferioak bermis izeneko gingilak lotzen ditu. Hemisferio bakoitza gai zurizko muina da, gainaldean gai grisezko kortexa duena. Hiru parte bereizten dira hemisferio bakoitzean: garuntxoaren aurrealdean, behealdean dagoen gingilak belarrietatik iristen den informazioa jasotzen du; aurrealdeko gingilara edo paleogaruntxora, bizkar hezurretik iristen den informazioa iristen da eta atzealdeko gingilak berriz garuneko nerbioetako informazioa jasotzen du. Garuntxoaren funtzio nagusiak oreka gordetzen laguntzea eta giharren erantzunak koordinatzea dira.