Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gartzea IIIa Santxeitz

(«Ikaratia» deitua). Iruñeko erregea 994-999 bitarteko urteetan (X. m. - 1005). Antso II.a Gartzeitz Abarkaren semea eta ondorengoa. Osasun ahulekoa zen, eta hortik zetorkion izengoitia. Al-Mansur Kordobako buruzagi arabiarraren aurka borrokatu zen 1000. urtean. Semena Fernandez Leongoarekin ezkondu zen eta Antso III.a Gartzeitz Handia bere semea izan zuen ondorengo.