Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Garriz Ayanz, Javier

Nafar apaiza eta idazlea (Mañeru, 1894 - Iruñea, 1977). Iruñeko apaizgaitegian eta Comillasko Unibertsitatean apaiz ikasketak egin ondoren teologian, zuzenbide kanonikoan eta zuzenbide zibilean espezializatu zen Zaragozako unibertsitatean. Obra nagusiak: La villa de Garde en el valle del Roncal (1923, Gardeko hiria Erronkariko ibarrean), Don Antonio Garde Enciso, sacerdote (1955, Antonio Garde Enciso apaiza) eta La catedral de Pamplona (Iruñeko katedrala, 1966).