Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Garro Arizkun, Nicolas Ambrosio de

Espainiako estatu gizona eta ministroa (Madril, 1747 - Madril, 1825). Hormazasko markesa. Administrazioko karguetan egon zen bizitza guztian. Karlos IV.aren ministro izan zen 1797. urtean, eta Baionako Konstituzioa izenpetu zuen 1808. urtean. Bi urte geroago Finantza ministro zela, baimena eman zuen Espainiako koroaren mendeko Ameriketako portuek Europako portu guztiekin merkataritza harremanak izan zitzaten. Cadizko merkatarien protestak zirela eta, atxilotu zuten Garro. Euskalerriaren Adiskideak elkarteko kidea izan zen.