Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Garrido, Felipe

Mexikar idazlea eta itzultzailea (Jalisco, 1942). Literatura ikasi zuen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan. Irakasle izan da unibertsitatean eta hainbat argitalpenetako zuzendari. Bestalde, literatura zuzendari izan zen Arte Ederretako Institutu Nazionalean. Guadalajarako Unibertsitate errektorearen aholkularia da. Mañana y Contenido, Transformación, El Médico, Siete, La Palabra y el Hombre, El Machete, El Puente, El Heraldo Cultural eta Sábado aldizkarietan parte hartu du. 1982an Juan Pablos saria eman zioten Tajín y los siete truenos (Tajín eta zazpi trumoiak) lanarengatik, eta Alfonso X itzulpen saria Lilian Hellmanen Quizás itzulpenagatik, besteak beste. Hainbat antologia argitaratu ditu: Insomnios. Una antología de poemas (1987, Insomnioak. Poema antologia bat), Saturnino Herrán. Acompañado por textos de Rámon López Velarde (1988, Saturnino Herrán. Rámon López Velarderen testuekin), Velarde para jóvenes. Prosa (1988,Velarde gazteentzat. Prosa). Kronika liburuak ere idatzi ditu: Viejo continente (1973, Kontinente zaharra), Crónica de los prodigios. La naturaleza (1990, Mirarien kronika. Izadia), Crónica de los prodigios. La huella del hombre (1991, Mirarien kronika. Gizonaren arrastoa). Hainbat ipuin argitaratu du: La urna y otras historias de amor (1984, Kutxa eta maitasunezko beste istorio batzuk), La urna (1983, Kutxa), Garabatos en el agua (1985, Zirriborrak uretan), La musa y el garabato (1992, Musa eta zirriborroa). Itzulpenen artean aipatzekoak ditu: Blanca Nieves (Grimm anaiak, 1982), El bondadoso hermano menor (Möke de Papp Severo, 1982), El don del perro sagrado (Paul Globe, 1982), Petrosinella (Giambatista Basile, 1982).