Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Garrido Llanos, Ricardo

Errioxar pala jokalaria (Arnedo, 1962). Bilbon debutatu zuen profesional bezala 1994an, amateur bezala palmares bikaina biribildu ostean (gazte mailako Espainiako txapelduna 1978 eta 1979an; txapeldun absolutua bederatzi aldiz 1980tik 1993ra; Olinpiar Jokoetako txapelduna, Bartzelonan 1992an…). 1994 eta 1998an, Espainiako Binakako Txapelketan txapeldun izan zen. Eusko Basque enpresari lotutako pilotaria da.