Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Garitaonaindia Gorordo, Gotzon

Bizkaitar idazlea (Urduliz, 1936 - Bilbo, 1969?). Derioko apaizgaitegian ikasketak egin ondoren ordenatu zen apaiz. Karmel, Olerti, Zeruko Argia, Anaitasuna eta Agur agerkarietan plazaratu zituen bere lanak 1957. urteaz geroztik. 1967an Balendin Uriona txirrindulari ospetsuaren biografia eman zuen argitara. Harena da, halaber, Paulo VI.aren Populorum Progressio obraren itzulpena (Errien Aurrerakuntza, 1967).