Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gardoqui Arriquibar, Francisco Antonio Javier

Bizkaiko politikaria eta kardinala, Diego María de Gardoquiren anaia (Bilbo, 1747 - Erroma, 1816). Valentziako artxidiakono izendatu zuten apaiz ikasketak bukatutakoan. Zuzenbide eta teologia ikasketak egin eta Gaztelako Kontseiluko kide hautatu zuten ondoren. Karlos IV.aren agintaldian, Napoleonekin bakea lortzeko tratuetan parte hartu zuen (Amiensko bakea, 1802). Kardinal egin zuten 1816an.