Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gardner, Erle Stanley

Estatu Batuetako eleberrigilea (Malden, Massachusetts, 1889 - Temecula, Kalifornia, 1970). Hogei urtetik gora legegizon lanetan aritu zen, baina 1923. urtean polizia kontakizunak idazteari ekin zion, Black Mask aldizkarirako batez ere. Argitaratu zuen lehen eleberriak, The Case of the Velvet Claws, (1932, Belusezko atzaparren kasua) arrakasta handia izan zuen, eta legegizon lanari utzi zion. Urtean hamabi bat eleberri idatzi ohi zituen; guztira ehunen bat obra egin zituen. 1975 inguruan Perry Mason pertsonaia sortu zuen, mundu osoan zinemak ospetsu egin zuen abokatu-detektibea.