Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Garcilaso de la Vega

Espainiar olerkaria (Toledo, 1501 inguruan - Niza, 1536). Familia noblean jaio zen eta kortean hezi zuten. Anitz gudutan parte hartu zuen: Komuneroen kontra Oliasen, turkiarren kontra Rodas uhartean, Nafarroako gerran eta Hondarribiako setioan, Vienako eta Tunisiako guduetan. Probentzako guduan (1536) harri batek buruan jo eta zauriturik utzi zuen Muy-ko gotorlekuari erasoan ari zitzaiola, handik egun batzutara hil zen. Errenazimentu garaiko gizon eredugarria da Garcilaso: soldadu, korte gizona eta olerkaria. Maitasuna da Garcilasoren lirikaren jatorria duena. Hasierako bertsoak Gaztelako zortzikoan idatzi bazituen ere, Juan Boscán bere adiskide minaren eraginez Italiako bertso neurriak bereganatu zituen, Petrarcaren moldean. Sonetoak, eglogak eta eresiak idatzi zituen. Oso eragin handia izan du gaztelerazko poesian, eglogen bidez batez ere. Garcilasoren olerkiak, hil ondoren argitaratu ziren Boscán-enekin batera 1543an.