Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

garda

iz. Zool. Eskualiformeen ordenako itsas arrain handia, 4-5 m luzekoa (Hexancus griseus). 2 m inguruko isatsa izaten du, gorantz okertua. Burua gorputza baino zabalagoa eta zapala du. Sei zakatz ditu. Kolorez arre iluna da bizkarraldean, eta gris gorriska alboetan. Tropikoko eta tropikoaren bi aldeetarako itsasoetan bizi da, batez ere.