Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

García Sánchez, Javier

Espainiar idazlea eta kazetaria (Bartzelona, 1955). Hainbat kultura hedabidetan –Quimera literatura aldizkarian, besteak beste– lan egin du. Hogeita bederatzi urte zituela, La ira de la luz (Argiaren hira) poema liburua argitaratu zuen, eta ondoren, saiakera bat, Conocer Hölderlin y su obra. Conversaciones con la joven filosofía española (Hölderlin eta bere obra ezagutu. Elkarrizketak Espainiako filosofia gaztearekin). 1985ean, haren bi kontakizun liburu argitaratu ziren –Teoría de la eternidad (Betikotasunaren teoria) eta Mutantes de invierno (Neguko mutanteak)–, eta eleberri bat –Continúa el misterio de los ojos verdes (Begi berdeen misterioak bere horretan dirau)–. Urte hartan bertan, Pio Baroja saria irabazi zuen La dama del viento del sur (Hego haizearen dama) eleberriarengatik; Espainiako narratiba berriaren idazle aipatuenetako bat izan zen. 1986an, Última carta de amor de Carolina von Gunderrode a Bettina Brentanos (Carolina von Gunderrodek Bettina Brentanos-i egindako azken maitasun karta) argitaratu zuen (finalista Kritikaren Sarian), eta hurrengo urtean, Los amores secretos (Amodio sekretuak). Handik gutxira, beste eleberri bat plazaratu zuen, El mecanógrafo (Mekanogroa). 1991n, La historia más triste (Historiarik tristeena) eleberria idatzi zuen, amodioa bukatzean gertatzen denaz, eta Herralde saria irabazi zuen. Handik bi urtera, El Alpe d'Huez argitaratu zuen, ziklista handi batek egindako balentrian oinarri hartuta. 1998an, bi eleberri kaleratu zituen: El sueño de Escipión (Eszipionen ametsa), eta Los otros (Besteak).