Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Garcia Lopez de Roncesvalles

Nafarroako finantza gizona (Iruñea, XIV. m. - Iruñea, 1437). Merkatari familia batean sortu zen eta Nafarroako erresumako diruzain izendatu zuten 1403an. Nafarroako historia bat idatzi zuen (Nafarroako erregeen kronika), Navarro izeneko erromantzean. Obra horretan oinarritu zen Karlos Vianako Printzea bere obra egiteko.