Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

García Leoz, Jesús

Nafar musikagilea (Erriberri, 1904 - Madril, 1953). Iruñean eta Madrilen egin zituen piano, harmonia eta konposizio ikasketak. Obra nagusiak: Cuarteto en Fa sostenido menor, Cuarteto en La menor, La duquesa del candil (zarzuela), Sinfonia en La bemol mayor, La zapatera y el embozado (balleta), etab. Zinemarako lan asko egin ditu; ehunen bat film daude Jesús García Leozen musika dutenak: Abel Sánchez, Esa pareja feliz, ¡Bienvenido Mr. Marshall!, El Abanderado, Eugenia de Montijo, Inquietudes de Shanti Andia horien artean.