Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gamaliel

Sei rabino juduren izena. Hilleren ondorengoak ziren eta nasî (Sanedringo “printze”) kargua beren esku izan zuten I. mendetik V.era bitartean. v Gamaliel I.a (Rabban Gamaliel ere deitua). Talmud-eko rabinoa, I. mendearen hasieran Sanedringo lehendakaria izan zena (68. urtea baino lehenago Palestinan hila). “Zaharra” deitzen zioten. Talmud-en jaso diren hiru gutun idatzi zituen. Agripa erregearen kontseilaria eta San Pauloren maisua izan zen (Apostoluen Egintzak, XXII, 3). v Gamaliel II.a. Gamaliel I.aren biloba (110. urte inguruan Palestinan hila). 80. urtearen inguruan Jabne-ko akademiako buruzagi eta nasi izan zen. Juduen lege eta erritu nagusiak bateratu zituen. Autoritarismoa izan zen haren agintealdiko ezaugarri nagusia. Hori zela eta kargua kendu zioten eta Eleazar ben Azarya izan zuen ondorengo. Geroago kargua berreskuratu zuen. Erlijio eta zientzia jakituria handiko gizona zen.