Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gama, Vasco da

Portugaldar itsasgizona (Sines, Alentejo, 1469 inguruan - Koxin, India, 1524). Indietarako bidea aurkitu zuen Esperantza Oneko Lurmuturretik abiatuta (1497) eta Calicut-era (gaur Kozhicode) iritsi zen (1498). Portugalgo Emmanuel erregeak Indietako almirante izendatu zuen, eta bigarren bidaldian Afrikako itsasertzean Sofalako eta Mozambikeko koloniak sortu zituen. Portugalen mendeko Indiako kolonietako erregeordea izan zen 1524an.