Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

galaktorrea

iz. Biol. Emeak esne asko edo behar baino gehiago isurtzea, edo umaldiarekin zerikusirik ez duen esne jarioa. Galaktorreak eraginik isuritako esnea ez da egokia izaten haurrak edoskitzeko; urtsuegia da eta ez da haurra elikatzeko bezain aberatsa. Arrazoi asko direla eta gerta daiteke galaktorrea; gorputzean neurriz gaineko estrogeno kopurua izateagatik, prolaktina hormona asko isurtzeagatik, etab.