Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

galaktiko

izond. Astron. Donejakue bideari edo beste edozein galaxiari dagokiona. v Koordenatu galaktikoak. Oinarrizko planoa galaxiaren ekuatorean duten koordenatuek eratzen duten sistema; sistema horretako koordenatuak latitude galaktikoa eta luzera galaktikoa dira. Donejakue bidea eratzen duten argizagiak non dauden jakiteko erabiltzen dira koordenatu hauek. Latitudea neurtzeko galaxiaren simetria plano nagusia hartzen da oinarritzat, eta plano horrekiko argizagia iparraldean edo hegoaldean dagoen aztertzen da. Luzera, berriz, galaxiaren erdia Lurrarekin lotzen duen alegiazko lerro baten arabera neurtzen da; galaxia lerro horretatik ekialdera zein mailatan dagoen aztertzen da horrela.