Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

galaktosa

iz. Biokim. Hexosen saileko monosakaridoa, CH2OH–(CHOH)4–CHO. Laktosa edo esnearen azukrearen hidrolisia eginez lortzen da. Kolore zuria izaten du. Gatzatu egiten da, eta 166° C-an du urtze puntua. Izadian aurkitzen da (beste azukre batzuekin nahastuta); karbohidrato konplexuetan eta karbohidratoa duten lipidoetan ere azaltzen da.