Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gabriel, santua

Judu, kristau eta musulman erlijioetan, hiru goiaingeruetako bat. Danielen liburuaren arabera igarkizunak eta profeziak argitzen zituen. Lukasen ebanjelioan, Zakariasi Joan Bataiatzailearen jaiotza iragarri zion eta Mariari Jesusena. Koranen Mahomari bere bokazioa iragarri zion aingerua bezala azaltzen da.