Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gabirol, Salomon ibn

Espainiar filosofoa eta politikaria, jatorriz judua (Malaga, 1020 - 1070 inguruan). Erdi Aroan Avicebron edo Avicebrol izenez zen ezaguna. Haren Bizitzaren iturria lanaren latinerako itzulpena bakarrik gorde da (Fonts Vitae), Gundissalvus espainiar fraideak itzulita. Fonts Vitae lanak garrantzi handia izan zuen XII-XV. mendeetan, eta Erdi Aroko neoplatonismoaren oinarritzat hartu da. Jainkoaren eta munduaren artean jainkozko borondatea jartzen zuen, hori baitzen haren ustez munduaren babeslea eta eragilea.