Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gabin, Jean

(Jean Alexis Moncorgé benetako izenez). Frantses zinema antzezlea (Paris, 1904 - Neuilly-sur-Seine, 1976). Folies-Bergères-en hasi zen lanean; geroago opereta kantaria izan zen. 1930. urteaz geroztik berrehunetik gora filmetan parte hartu zuen, klasiko batzuetan besteak beste (Pépé le Moko, 1935; Quai des Brumes, 1938). Zuzendari ezagun askorekin lan egin zuen: Duvivier, Renoir, Carné, eta abarrekin.