Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fuster, Valentín

Espainiar sendagilea (Bartzelona, 1943). Bartzelonako Unibertsitatean egin zituen medikuntzako ikasketak, eta han lortu zuen doktoregoa. 1970eko hamarraldian Estatu Batuetara joan zen bere ikerketak sakontzera, eta sendagile, ikertzaile eta irakasle gisa lan egin zuen han. Ikerlan garrantzitsuak egin ditu biomedikuntzaren alorrean, batez ere, sistema kardiobaskularrari buruz. Bere ekarpen nagusiak bihotzeko eritasunen tratamenduaren hobekuntza eta miokardioko infartoari eta bularreko anginari buruz emandako azalpenak dira. Hainbat liburu eta artikulu eman ditu argitara, eta New Yorkeko Mount Sinai erietxeko kardiologia sailaren burua da, besteak beste.