Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fust, Johann

Alemaniar zilargina eta inprimatzailea (Mainz, 1400 - Paris, 1466). Gutenbergekin elkartu zen, baina harekin 1455ean haserretu, eta P. Schöffer-ekin batera sortua zuten inprimerian lan egin zuen handik aurrera. Beste zenbait libururen artean 1457an Mainzeko Salmutegia (dataturik dagoen lehen liburu inprimatua), eta ondoren Mainzeko Biblia argitaratu zituzten.